Nortasun Agiria berritzeko aukera izanen da berriz ere Elizondon

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 12a, 12:36

Maiatzaren 17an eta ekainaren 6an izanen da, aitzinetik 012 telefonora deituz

Elizondon Nortasun Agiria berritu edo egiteko zerbitzua joan den urteko udaberriaz geroztik etenduta gelditu bazen ere, Poliziaren Zuzendaritza Nagusitik jakinarazi dutenez, NAN berritzeko unitatea bi egunez etorriko da Elizondora:  maiatzaren 17an eta ekainaren 6an. Nortasun Agiria berritu edo egiteko ordua aldez aurretik hartu behar da, beti bezala, 012 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun