XVIII. mendeko etxe eta pertsonaia baztandarrei buruzko solasaldia eskainiko dute maiatzaren 12an

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 10a, 07:16
Baztango XVIII. mendeko pertsonaiak ezagutzera emanen ditu Imizcozek solasaldian.

Jose Maria Imizcozek eskainiko du ortziralean 20:00etan Arizkunenean 

Kasino Elkarteak eta Etnografia Museoaren Elkarteak antolatuta, Baztango Haraneko historiari buruzko hitzaldi zikloaren baitan Etxe eta pertsonaia baztandarrak XVIII. mendeko Nafarroan solasaldia eskainiko du Jose Maria Imizcoz Beunzak maiatzaren 12an, ortziralean 20:00etan Elizondoko Kasinoko ekitaldi aretoan. Sarreran borondatez ematen dena Xauli elkartearen alde izanen dela ohartarazi dute.

 

Jose Maria Imizcoz Euskal Herriko Unibertsitateko historia modernoko irakaslea da. Parisko Sorbonako Unibertsitatean Baztango bailarako historiari buruzko doktoretza-tesia defendatu zuen eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde bat zuzentzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun