50. urteurreneko ospakizunak egun osoko bestarekin borobilduko du Elizondoko Lanbide Eskolak maiatzaren 6an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mai. 4a, 08:58
Urrian egin zen 50. urteurreneko lehen ekitaldia eta larunbateko bestarekin borobilduko dute urte osoko egitaraua.

Kalejirak, argazki erakusketa, bazkaria, musika… izanen dituzte eta txartelak eskura daitezke dagoeneko

Elizondoko Lanbide Eskolak joan den urteko urriaren 13an 50 urte bete zituen eta egun horretan ospakizun xume bat egin zuen. Ikasturtean zehar ere zenbait ekitaldi egin dituzte eta oraingoan berriz, maiatzaren 6an egun osoko festa eder bat egiteko asmoetan daude ikasle, langile eta irakasle ohi eta orain ari diren guztiak.

 

Egitaraua

Egun horretan, 10:00etan txalaparta eta aurreskua izanen dute eguna hasteko. Ondotik, kalejira joaldun eta txistulariekin. 11:30ean eskola irekiera eginen dute Baztango dantzariek. Argazki erakusketa eta bisita gidatak ere izanen dituzte eskolan. 12:00etan pilota partida jokatuko da eta 13:00etan Gaztelu abesbatzaren emanaldia. 14:30ean bazkaria izanen da eta ondoren bertsolariak eta trikitilariak ariko dira. 17:30etik 20:30era Oharkabe taldearekin dantzaldia izanen da. Egun osoan zehar ostatua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun