Baztan ikergai duten ikasketa abakerako proiektuak laguntzeko deialdira aurkez daitezke lanak

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 10a, 09:35
Iaz hiru beka eman zituen Baztango Udalak.

500 euro eskuratzen ahal dira eta apirilaren 9ra bitarte aurkeztu behar dira proposamenak

Baztan ikergai duten proiektuak diruz langutzeko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean martxoaren 8an argitaratu dute. Interesdunek proposamenak aurkezteko hilabeteko epea izanen dute. Ikusi deialdia

 

Baztango udalak bigarren urtez segidan Baztan ikergai duten ikasketa edo master akaberako proiektu edo lanak egiteko diru-laguntza deialdia egin du. Hala, aurkeztutakoen artean 500 euroko lau laguntza emanen ditu. Urtarrilaren 13ko Tokiko Gobernu Batzordean erabakia hartu zen eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean martxoaren 8an argitaratzekin indarra hartu du. 

Deialdi honen helburua Baztango ikasleen artean Baztani eta Baztango etorkizunari buruzko kezka eta interesa piztea da eta beraiek egin beharreko lanak edo proiektuak, helburu horretarako egitea. Proiektuak eta lanak bakoitzaren ikasketa arlokoak izanen dira.

Iaz lehendabiziko deialdia egin zen eta onuradunak Alaitz Arretxea, Josune Berho eta Oinana Otxandorena izan ziren. Beren lanak hurrenez hurren: turismoari buruzkoa, XVII-XVIII. mendeetako goi-mailako etxe tipologiei buruzkoa eta mutil-dantzei buruzkoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun