Haziaren Eguna Lekarozen eginen dute martxoaren 11n

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mar. 9a, 07:50
Larunbat goizean hazien trukea eginen dute Lekarozko eskolan.

Martxoaren 17an, berriz, bertako sagardoen dastaketa eginen dute Arizkunen 

Baztango agroekologia eskola herritarraren baitan, bi hitzordu izanen dira egunotan. Martxoaren 11n, Haziaren Eguna antolatu dute Hazitik Hozie eta Legate elkarteek, aurtengoa Lekarozen. 

 

Larunbatean 08:30ean, fruta-arbolen neguko txerto ikastaroan parte hartzeko hitzordua izanen dute Lekarozko plazan. Ikastaroa Elutseko minditza komunalean eginen dute. 11:30ean hazien trukea eskolan. 12:30ean Jakoba Errekondoren mintzaldia eskolan.

 

Sagardo dastaketa martxoaren 17an

Martxoaren 17an, bertako sagardoen dastaketa antolatu du Jo ala jo elkarteak. Arizkungo Gamioxarrea dolarean, ortziralean 19:00etan, merendu-afari giroan, Baztango sagardoen dastaketa eginen dute, enologoen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun