Fruta-arbolak inausteko ikastaroa egin berri dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 10a, 07:45
Fruta-arbolei probetxu gehien ateratzeko teknikak erakutsi zituzten.

Xabi Akizu irakaslearen gidaritzapean egin dute laugarren urtez

Larunbatean laugarren urtez segidan Baztango udalak antolatzen duen fruta-arbolak inausteko ikastaroa egin zen. Xabi Akizu irakaslearen gidaritzapean hamaika lagun goiz eta arrtsaldez, zortzi orduz Elizondoko bi lurzatitan aritu ziren. 

 

Akizuk fruta-arbolei probetxu gehien ateratzeko teknikak erakutsi zizkien eta, horretarako, adar aunitz moztea baino, adarrak markutzea hobe dela azaldu zien. Sobera moztuz gero, zuhaitzak bere indarra adar berriak sortzeko ematen du, bertze gisa, fruituetarako. Bertzalde, inausten hasi aitzinean zuhaitza ongi aztertu behar dela erran zuen: lurra, gaitzak… eta, ondotik, lanean hasi, betiere ondoko urtea ere gogoan hartuz.

Ikastaro hau berriki aurkezturiko Baztango agroekologia eskola herritarraren baitan egin zen. Ondoko hitzordua, martxoaren 11an Lekarozen eginen den Bertako haziaren eguna izanen da, kasu horretan, Hazitik hozie eta Legate elkartearen eskutik.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun