Baztango haraneko historiari buruzko hitzaldi zikloa abiatuko da otsailaren 10ean Elizondoko Kasinoan

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 8a, 11:05
Baztango historia ezagutzeko solasaldi zikloa ortziralean abiatuko da.

Baztango ordenantzei buruz ariko da Jose Maria Imizcoz Beunza, EHUko irakaslea ortzirala arratseko 8etatik aitzinera

Kasino Elkarteak eta Etnografia Museoaren Elkarteak antolatuta, Baztango Haraneko historiari buruzko hi­tzaldi zikloa abiatuko da otsailaren 10ean. Baztango ordenantzak: talde-lanaren antolakuntza, antzinako baztandarren landak, abereak eta basoak solasaldia eskainiko du Jose Maria Imizcoz Beunzak ortziralean 20:00etan Elizondoko Kasinoko ekitaldi aretoan. Sarreran borondatez ematen dena Xauli elkartearen alde izanen dela ohartarazi dute.

 

Jose Maria Imizcoz Euskal Herriko Unibertsitateko historia modernoko irakaslea da. Parisko Sorbonako Unibertsitatean Baztango bailarako historiari buruzko doktoretza-tesia defendatu zuen eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde bat zuzentzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun