Klarinete eta haizezko talde instrumentalaren irakasle izateko zerrenda osatzeko deialdia egin du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 1a, 12:13

Eskaerak abenduaren 8ra bitarte aurkez daitezke

Euskara ezagupena duen klarinete eta haizezko talde instrumentalaren irakasle lanpostuan aldi baterako kontratuan aritze aldera izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdia egin du Baztango Udalak, Udal Musika Eskolan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdia Nafarroako Boletin Ofizialean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun