CIP Elizondo Lanbide Eskola IIPko ikasleak Alemaniako Nazioarteko Enpresa Simulatuen Azokan izan dira

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 21a, 07:21

Elizondoko Lanbide Eskolako ikasle eta irakasleak Alemanian.

Artisau likoreak eta txokolateak saldu dituzte Ulm herrialdean

CIP Elizondo Lanbide Eskola IIPko Administrazio eta Finantzetako Goi mailako Zikloko ikasleak, azaroak 15etik 17rako astean zehar Alemanian egon dira Munichetik hurbil dagoen Ulm izeneko herrialdean, Enpresa Simulatuen Nazioarteko azokan parte hartzeko.  

 

Enpresa Simulazioa lanbide heziketako zikloetan aplikatzen den proiektua da. Egiazko enpresa batean bezala lan egiten dute ikasleak alegiazko enpresa honetan.   SEFED proiektuaren bitartez, ikastetxean sortutako enpresa ikasleak formatzeko erabiltzen da zeharkako modu praktiko batean (learning by doing) administrazio lanak eta enpresa kudeaketa lanen bitartez.

CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP-an dagoen Baztan Likoreak, SAS enpresa simulatua artisau-likoreak eta txokolatea salduko ditu Ulmeko azokan.

Azokako Stad-a Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak (Lanbide Heziketako Atala) eta Chocolates Malkorra enpresak bere produktuak utzi dituzte azokarako.  

Azoka honen  bitartez ikasleak, bere merkatal formakunta eta ingeleseko gaitasuna praktikan jartzen dituzte, beraien produktuak zuzenean eskainiz eta erosketak eta salmentak ingelesez negoziatuz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun