Odola Odol dokumentala eskainiko dute urriaren 25ean Elizondon

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urr. 21a, 12:33
Hamar belaunaldi beranduago, bere jatorriaren bila txiletar batek egindako bidaia agertzen du dokumentalak.

1733an Baztandik Txilera joan zen Fernando Errazuriz Larrainen seigarren iloba da protagonista, bere jatorria bilatu asmoz egindako bidaian

Odola odol La Sangre tira, Cristián Leighton zuzendariaren dokumentala ikusgai izanen da urriaren 25ean, astearte arratsaldeko 7etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak eta Berdintasun Batzordeak antolatu dute emanaldia.

 

Odola Odol dokumentalaren Protagonista Fernando Andres Errazuriz da, duela ia 300 urte (1733an) Baztandik Txilera joan zen Fernando Errazuriz Larrainen seigarren hereniloba. Errazuriztarrak Errepublikako presidenteak, kardinalak eta beste hainbat figura garrantzitsu izan dira bertan; Euskal Herrian, ostera, Errazuriz abizena galduta dago. Horregatik, bere jatorria bilatzeko asmoz, eta Surreal eta Zinea Sortzen ekoizpen etxeeko lan-taldeak lagun, Baztan bailarara bidaia egin du Fernandok, hamar belaunaldi beranduago, arbasoen etxea, inguruak eta kultura ezagutzera. Badu abantaila bat: Txileko Euskal Etxean euskara ikasi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun