Aritzakun-Urritzate-Gorramendi aldean lanak egin dituzte gizarteko bazterkeria-arriskuan dauden hiru pertsonek

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 28a, 08:04
Erreka bazterreko haltzadiak babesten lanean aritu dira hiru lagun.

Nafarroako Gobernuarekin lortutako akordioaren barnean, Tasubinsak egin ditu habitata berreskuratzeko lanak, La Caixaren laguntzaz 

Gizarteko bazterkeria-arriskuan dauden hiru pertsonek haltzadien habitatak berreskuratzeko proiektu bat garatu dute uda honetan La Caixak babestuta (21.000 euro), Nafarroako Gobernuarekin lortutako akordioaren barnean. Aritzakun-Urrizate-Gorramendi kontserbazioko gune berezian espezie exotiko inbaditzaileen zuhaitzak kendu dituzte.

 

Zehazki, haltzadiak babesteko lanak egin dira bereziki (Nafarroako iparraldeko eta erdialdeko ibaiertzetan dauden zuhaitzak, ibaiertz horiei eusteko garrantzitsuak direnak) espezie exotiko inbaditzaileen zuhaitzak moztuz eta eraztunduz, Buddeleja davidii espezie inbaditzailearen landareak eskuz ateraz; eta zaborrak kentzeko ekintza osagarriak egin dira. Zonalde hori Irubelakaskoko erreserba naturalaren alboan dago, gainera, habitat eskasa dago bertan eta "mazelako haltzadiek" mehatxatzen dute, habitaten Europako zuzentarauak lehentasunezkotzat jotako habitatak direnak. Ekintza hori Natura 2000 sareko espazio horren Kudeaketa Planean ezarritako kontserbazio-neurrien barnean dago; hala, plan hori egikaritzen laguntzen du, eta haren helburua toki horretako ingurumen-balioak zaintzea eta hobetzea da.

Lanak ekain eta abuztu artean egin ditu TASUBINSA (Talleres Auxiliares de Subcontratación Industria Navarra, SA) enpresak, Nafarroako Gobernuaren eta La Caixa Gizarte Ekintzaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barnean. Akordio horren arabera, "Espazio naturalen eta gizarteratzeko programa" izenekoa, erakunde horrek guztira 350.000 euro jartzen ditu Nafarroako gune naturalak kontserbatzeko eta hobetzeko bederatzi jarduera egiteko 2016. urtean.

Lankidetza publiko-pribatu honi esker, habitatak berreskuratzeko askotariko jarduerak egin daitezke, esaterako: abelbideak mugatzea, hezeguneak sortzea, fauna eta florako lehentasunezko espezieak kontserbatzea, eta Natura 2000 Sare barneko espazioen barnean lehentasuna izatea. Proiektuak Nafarroako Gobernuko Navarra Gestión Ambiental de Navarra, S.A (GAN) enpresa publikoak idatzi ditu, eta obrak enpresa horretako langileek zuzendu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun