Baztango Udaleko abuztuaren 25eko osoko bilkura

Xorroxin irratia 2016ko abu. 29a, 12:54

Geroa Baik aurkeztutako premiazko mozioak markatu zuen abuztuaren 25ean Baztango Udaleko osoko bilkura.

Joseba Otondo Baztango alkateak Geroa Baiko kideei mozio horren urjentzia edo premiazko izaera argudiatzea eskatu zien.  Geroa Baiko zinegotzi Ruben Cigandak  erran zuen maiatzean bozka emateko orduan erratu egin zirela eta gaia berriz lantzea nahi zutela. Alkateak, berriz ere premiazko izaera argudiatzeko eskatu zion eta Ruben Cigandak, erran zuen premia duen gaia dela eta ZIPean puntu hau aipatzea pasa egin zitzaiela.

Hortan gelditu zen afera eta mozioa tratatu edo ez bozkatu zuten. Geroa Bai, UPN eta Baztan Auzolanean alderdietako zinegotzien aldeko 7 bozkarekin, mozioa lantzea onartu zuten.

Joseba Otondo alkateak jarrera aldaketa horren funtsean zer dagoen galdegin zuen, 3 hilabeteren buruan gai beraren inguruan kontrako jarrera agertzeko zer gertatu den argitzea gustatuko litzaiokela.

Cigandak, kontua argi zegoela aipatu zuen, duela 3 hilabete bozka ematerakoan erratu egin zirela eta orain bozka egokia eman nahi zutela.

Ondotik Mikel Ortega EHBilduko zinegotziak erantzun zion orain bai, orain ez ibiltzea ez dela serioa. Gainera mozioa juxtu atzo, premiaz eta Lekarozko bestak direnean.

Berriz ere Ruben Cigandak hartu zuen hitza, azalpenak maiatzeko osoko bilkuraren aktan omen daude. Uda garaia dela eta oporretan egon direla, ez zeudela zinegotzi guztiak eta orain, zinegotzi guztiak daudenez eta mozioa aitzinet ateratzen ahal dutenez, ba orain aurkeztu dutela. 

Honi Joseba Otondo alkateak eta Maite Iturre zinegotziak erantzun zioten.

Ondotik Baztango Batzar Nagusiak aurkeztutako helegitearen inguruan gauza batzuk oroitarazi nahi izan zituen Otondok, bozkatu baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun