2015eko gerakinarekin 364.000 euroko inbertsioak eginen ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 24a, 08:55

Gobernu taldearen proposamenak Geroa Bai eta Auzolanean taldeen babesa izan zuen eta UPNk abstentziora jo zuen

Baztango udalak ekainaren 23an egin zuen ohiko osoko bilkuran 2015eko kontuen likidazioaren gerakin edo erremanentea oinarri harturik hainbat inbertsio egitea onartu zuen, denera, 364.000 euroko inbertsioa. Horretarako, atzoko saioan, proiektu horiek egin ahal izateko, dagokion aurrekontu aldaketa egitea onartu zen. 

 

 

Hala, EH Bildu eta Ezkerrak osatzen duten gobernu taldearen proposamenak Geroa Bai eta Auzolanean babesa izan zuen (denera 9 bozka); UPNeko hiru zinegotziek abstentziorat jo zuten. Aurrekontuen aldaketa onarturik hamabortz egunez jendeen aitzinean egon beharko dute eta ondotik indarra hartuko dute. Azpiko taulan inbertsioen nondik norakoa heldu da.

 

Zahar etxeko sukaldea

19.000

Zahar etxeko inbertsio plana

3.000

Lekarozko eskola

27.000

Gartzaingo eskola 

30.000

Brea 

130.000

Almandoz U.E. 

22.000

Elizetxe desjabetza 

15.000

Turismoa  webgunea 

2.500

Turismoa planoak 

3.500

 

 

 

 

Igerilekuko toldoa 

11.000

Hiltegia 

7.000

Kiroldegiko aldagelak 

37.500

Askak 

14.000

Gorostapolo

        42.500

DENERA

364.000

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun