Langabetu eta langileentzako ikastaroak eskaintzen ditu Elizondo Lanbide Eskolak

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 25a, 07:34

Salmenta Jarduerak ikastaroa ere eskainiko da modu egonkorrean heldu den ikasturtean

Elizondoko Lanbide Eskola Zentro Integratua bihurtu denez geroztik, betiko Lanbide Heziketako Zikloen eskaintza ez ezik, eskualdeari beste motatako zerbitzuak eskaintzen dizkio, bere gelak eta espazioak  enpresa, erakunde eta profesionalei eskainiz, langileen esperientzia akreditatuz, Iruñeko Hezitzaileen eskolekin elkarlanean, esperientzia duten pertsonei titulazioa lortzeko ikastaroa emanez eta langabetu nahiz langileei prestakuntza emanez.

Nafarroako enplegu zerbitzuak zentroaren  bidez eskualdean eskaintzen duen prestakuntza, gehienbat langabetuei zuzenduta dago, baina langileak ere parte hartu dezakete, %40ko ehunekoan.

Nafarroako enplegu zerbitzuak, bertako enpresen beharrei egokitutako gehienbat langileei zuzendutako prestakuntza ere kontutan hartzen du.

Ikastaro hauen bitartez lortzen diren ziurtagiriek, erdi mailako ziklo baten baliokidea den 2. mailako titulazioa ematen dute lanerako. Ikastaro hauetan enpresetako praktikak  egiten dira.

Iaz, Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskaini zen Elizondo Lanbide Eskolan. Ikastaro hau egin zutenen gehiengoa  momentu honetan lanean ari da.

Gaur egun, Txirbil harroketa bidezko mekanizazioa ematen ari da, ziurtagiri hau  moduluka eskainiz. Eta ekainean, Salmenta Jarduerak, 2. Mailako ziurtagiriko ikastaroa eskainiko da, modu egonkorrean. Azken hau, irailetik otsailera eskainiko da arratsaldez.

Ekintza hauen bidez, CIP Elizondo Lanbide Eskola IIPk eskualdeko beharrei egokitzea bilatzen du, bertako eragile eta enpresekin elkarlanean aritzeko asmoz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun