Joan den apirilaren 28an Baztango Udaleko osoko bilkura burutu zen eta aurrekontuek kalapita sortu zuten. EH Bilduk eta Baztango Ezkerrak osatzen duten gobernu taldeak aurrekontuak aurkeztu ondotik, zuzenketak elkarrekin mahai gaineratu zituzten UPNk, Geroa Baik eta Baztan Auzolanean-ek.
Emendakina onartu ondotik baina, aurrekontuen kontra bozkatu zuten Geroa Baik, Baztan Auzolanean-ek, EH Bilduk eta Baztango Ezkerrak. UPN berriz, abstenitu egin zen. Begoña Sanzberrok azaldu du, «argi ikusi zutela udal gobernu taldeak bere esku dauden baliabide legal guztiak martxan jarriko zituela emendakinak barne zituen aurrekontu berriak aitzinera ez eramateko». UPNko zinegotziak gaineratu du, «politika hutsean sartu gabe, bigarren aukera bat beharrezkoa ikusi zutela aurrekontuak adostu ahal izateko».
Elkarrizketa osoa entzungai