«Lekarozko herri eskola irailean irekiko da»

Xorroxin irratia 2016ko api. 21a, 11:29
Juan Kruz Iriarte, Baztango udaleko hezkuntza zinegotzia

Hainbat hamarkadaz itxita egon ondotik, guraso batzuk abiatutako lanari esker, Lekarozko haurrek beren eskola ttikia izanen dute herrian 

Juan Kruz Iriarte Baztango Udaleko hezkuntza zinegotziak Xorroxin irratian adierazi du, aitzineko gobernuak oztopoak jarri zituen arren, Lekarozko hainbat gurasoren esfortzuarengatik abiatu dela bileren katea. Baztango Udaleko ordezkaritza Nafarroako Hezkuntza departamenduko arduradunekin bildu zen egoeraren berri emateko. Lekarozko herrian eskola edukitzeko nahia zutela eta, bilera desberdinak egin dituzte ondotik eta momentu honetan, aurrekontuak hitzartzen ari dira. Iriartek argitara eman duenez, «kontuak zehazten ari garen arren, zati bat udalak ordainduko du, baina gainontzekoa berriz, gobernuak».  

 

Baldintzei dagokionez, ikasturtea 6 ikaslerekin abiatuta guttiengora ez dela ailegatzen aipatu du zinegotziak. Hala ere, garrantzitsuena datozen urteetarako ikasle kopurua bermatzea dela aipatu du. Hortaz, irekieran izanen liratekeen 6 ikasletik goiti egotea aurreikusten dute datozen urteetarako. Horretarako, gurasoek konpromiso irmoa erakutsi dutela ere adierazi du Juan Kruz Iriartek.

Elkarrizketa osoa beheko audioan aditu daiteke. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun