Lekarozko Aroztegia proiektuaz

"Aroztegiaren alde zein kontra daudenei dei egiten diegu larunbatean etortzera"

Xorroxin irratia 2016ko api. 20a, 13:28

Aroztegia eta gero zer? plataformak dei egin die aroztegiaren alde zein kontra dauden herritar guztiei larunbatean Aroztegiaren kontra eginen den manifestaldian parte hartzeko. Estebe Apezetxe eta Agurtzane Obregozok Xorroxin irratian adierazi dutenez, Baztandarrek erabaki beharreko gaia da Aroztegiarena. Sinadura bilketez, atxikimenduez edota Udalez Gaindiko Plan Sektorialak ekarri ditzakeen ondorioez ere mintzatu dira. Xehetasun guztiak elkarrizketan aditu daitezke

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun