Zaindari ikusezina filmerako lan-boltsa osatu nahi dute

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 11a, 08:40

Errodajea egiteko zurginak, margolariak, peoiak, atezainak, zaindariak eta gidariak behar dituzte

Martxoaren hondarrean Zaindari ikusezina filmaren errodaia abiatuko dute Baztanen. Errodajea egiteko Nostromo Pictures ekoizleak zurginak, margolariak, peoiak, atezainak, zaindariak eta gidariak behar ditu. Horretarako eskualdeko pertsonekin lan boltsa osatu nahi dute.

Lan boltsa osatzeko interesdunek otsailaren 15ean Elizondoko Arizkunenea kultur etxerat agertu beharko dute, atsaldeko 18:00tatik 20:00tarat. Nostromo Picturesek harat hurbildutakoei egin beharreko lanen eta lan baldintzen berri eman die. Arizkunenearat joaterakoan Nortasun Agiria, Gizarte Segurantzako zenbakia eta kontu korrontearen zenbakia eraman beharko da.

Deialdi hau ez da kastinga, errodaia egin ahal izateko profesional desberdinen hautaketa baizik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun