Fruta-arbolak kimatzeko ikastaroa antolatu dute hirugarren urtez Baztanen

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 27a, 07:53
Xabier Akizuk eskainiko du aurtengoan ere ikastaroa.

Xabi Akizuk emanen du otsailaren 13an arituendako eta 14an hasi berriendako. Izen ematea otsailaren 5a bitarte

Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, fruta-arbolak kimatzeko ikastaroa eskainiko du aurten ere Xabier Akizuk Elizondoko Arizkunenean. Izen ematea otsailaren 5a bitarte egiten ahal da eta 16 euro ordaindu beharko dute Baztanen erroldatuek eta 20 euro erroldatu gabekoek. 

 

Matrikulen eta ikasleen mailaren arabera bi talde antolatzen ahalko dira. Guttienez 10 ikasle eta gehienez 20 onartuko dituzte eta lekuak izen-emate ordenaren arabera emanen dira.

Otsailaren 13an, larunbatean arituendako ikastaroa izanen da eta otsailaren 14an, igandean, hasi berriendako. Bietan, 09:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara ariko dira. Eguerdian denbora probesteko ikasle bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du, baita kimatzeko aitzurrak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun