Nafarroa Oinezeko lan taldeak bazkari batekin egin du bizkar-besta

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 24a, 10:03
Nafarroa Oinezeko antolaketa-taldea, Antxitonean egindako bazkarian. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Azaroaren 21ean, Elizondoko Antxitonea trinketean bildu ziren

Urtebete luzeko lan gogorrari modu goxoan bukaera emateko, Nafarroa Oinezeko antolaketan batzorde ezberdinetan lanean aritutakoek bazkaria izan zuten azaroaren 21ean, larunbatean Antxitonea trinketean. Egindako lanaz harro, lagunartean giro ederrean egin zuten bazkaria eta bazkalondo luzea ehun lagun baino gehiagok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun