Mendian dabiltzan ahuntzak biltzeko abenduaren 7ra arteko epea eman du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 16a, 07:49

15 ahuntz zenbatu dituzte Lizartzuko bazkalekuan eta 7 Atekaundiko alderdian

Baztango Udalak, Joseba Otondo alkateak abenduaren 12an sinatutako bando baten bidez jakinarazi duenez, «harrapa ezinak diren eta jabe ezezaguna duten ahuntz batzuk dabiltza, 15 Lizartzuko bazkalekuan eta 7 Atekaundiko alderdian». Horiek biltzeko abenduaren 7ra arteko epea eman diete jabeei.

Bandoak dioenez, Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko Foru Legea garatzeko xedez emandako Mendien Erregalamenduak onesten duena, Udalbatzak aho batez erabaki du aziendaren jabeei hogei eguneko epea ematea azienda menditik ateratzeko. Epe hori igaro ondotik ahuntz horiek mendian segitzen badute, Udalbatzak aurrez hartutako akordioa jarraituz, azienda hori basaturiko animalitzat joko du eta ehizatu ere egiten ahalko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun