Baztango udalak Sumutsuko bidea irekitzeko lanak hasiko ditu irailaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 29a, 07:44

Behin behinekoz irekitzeko lan probisionala izanen da, heldu den urtean Nafarroako Gobernutik espero den dirulaguntzarekin eginen baita behin betikoa

Aitzineko astean Mikel Ortega Baztango udaleko zinegotzia  eta Nafarroako Toki administrazioko teknikaria Aritzakunen hertsirik den Sumutsuko parajeko bidea ikusten egon ziren. Teknikariak arazoaren larritasuna bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen baita hango baserrietarrei egoerak ekartzen dien kaltearen berri izateko ere.

 

Teknikariak horiek guztiak baloraturik, gaia Toki Administrazioko departamendutik Landa Garapenerat igortzea erabaki zuen nekazaritza azpiegitura delako. Hori horrela, bidea behin betiko konpontzeko aurtengo neguan izandako erauntsiek egindako kalteak konpontzeko dirulaguntza deialdira aurkezteko aukera dagoela jakinarazi zuen. Horrek bidea %100ean finantzatzeko aukera eman badezake ere afera 2016rat gibelatzea ekarriko luke.

Horrela gauzak, Baztango udalak  soluziobidea mantsotuko dela ikusirik, bidea behin-behinean edo probisionalki lehenbailehen irekiko du. Irekitze hau guztiz probisionala izanen da heldu den urtean dirulaguntzekin behar den bezala konpondu bizkirtartekoa.

Baztango udalak bide behin-behinean irekitzeko lanak asteazken honetan hasiko ditu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun