Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute Elizondo BHIn

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 1a, 08:26

 

15 plaza izanen dira eta ekainean zabaldu da izen emateko epea 

Urteko azken  hiruhilekoan Elizondo LH BHI ikastetxean langabetuentzako ikastaro bat eman behar da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutakoa. Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa da eta arratsaldetan emanen da abuztuaren 24ean hasita eta abenduaren 7ra bitarte. 

 

Hamabortz plaza dira eta apuntatzeko epea ekainean zabalduko da. Informazio gehiago, Elizondo LH BHI ikastetxean, eskolako webgunean eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun