Tasunbinsak eginen ditu Baztango hondakin bilketa, konpostaje eta garbiketa lanak

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 25a, 11:24

Baztango karrikak garbitzeko tresneri berria erosi du Tasubinsak.

Poskonea kide duen elkarteak irabazi du lehiaketa, urteko 182.200 euroko eskaintzarekin 

Hondakinen bilketa eta garraioa apiriletik kudeatzen duen Tasubonsak eginen ditu Baztango karriketako garbiketa lanak eta auzo-konpostajearen segimendua ere, hemendik aitzinera. Urteko 182.241,77 eurotan adjudikatu zaizkio lan hauek Poskonea bere baitan duen enpresari eta lau urtera arte luzatu daiteke adjudikazioa.

 

Zerbitzu hau, ezintasunaren bat edo gizarte bazterketa jasateko arriskua dutenei lanerako sarbidea eskaintzeko lanean ari diren erakundeei zuzendua dago. Apirilaren 15ean hasi ziren zerbitzua eskaintzen, Baztan aldeko 5 pertsonei lana mantenduz. Tasubinsak egunerako garbiketa lanak egiteko erraztatzeko makina ere eskuratu du.

Hondakin organikoen bilketa eta garraioa eta eguneroko garbiketa herri hauetan egiten da (hilerriak eta auzo batzuk barne): Otsondoko gaina, Amaiur, Azpilkueta, Erratzu, Arizkun, Elbete, Elizondo, Gartzain, Lekaroz, Irurita, Arraioz, Oronoz-Mugairi, Almandoz, Aniz, Berroeta, Ziga eta Zigaurre.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun