Nafarroa Oinez 2015

Txistularien Alardea antolatuko du Nafarroa Oinezek ekainaren 7an Baztanen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko mai. 5a, 09:06
Txistulariek hitzordua izanen dute ekainaren 7an Baztanen.

Hamabortz herrietan hedatu nahi dituzte txistu soinuak eta gonbita luzatu diete inguruko txistulariei 

2015eko Nafarroa Oinezen talde antolatzaileak, heldu den ekainaren 7an, igandean, ospatuko den Txistularien Alardean parte hartzeko gonbita egin die inguruko txistulariei.


Goizeko lehen orduetan Elizondon elkartuko dira eta, talde txikiak egin ondotik, bailarako 15 herrietara
banatuko dira horiek txistu soinuekin alaitzeko. Gero, Elizondora itzuliko dira denak eta bertan Mariano Izeta, Javier Larralde, Maurizio Elizalde eta Felix Iriarteri omenaldi xumea eskainiko diete. Segidan, bazkal orduara arteko kalejira bat eginen dute guztiek batera. Bazkaria Casino Elkartean izanen da, prezio ekonomikoan.

Guztia antolatu ahal izateko, bailarako 15 herrietara banatuko diren txistulari taldeak nola bazkaltiarren kopurua ere, ahal bezain lasterren Nafarroa Oinezeko antolaketarekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Izena emateko hondar eguna maiatzaren 25a izanen da eta antolatzaileen helburua jardunaldian ahalik eta txistulari eta atabalari gehien biltzea da.

Interesa dutenek edo informazio gehiago nahi izanez gero, jarduerak15@nafarroaoinez.net helbide elektronikora idatzi edo 647 35 30 85 (Jaime Biguria) telefono zenbakira deitu behar dute.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun