Juan Angel Perotxenaren kartelak iragarriko du aurtengo Baztandarren Biltzarra

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 23a, 08:00
Juan Angel Perotxenaren 'Puxkeka' kartelak iragarriko du Baztandarren Biltzarra.

30 lanen artean elizondarrarena aukeratu dute

Dagoeneko 2015eko Uztailaren 19an Elizondon ospatuko den Baztandarren Biltzarreko kartel lehiaketaren irabazlea aukeratu dute antolatzaileek. Elizondoko Juan Angel Perotxena da egilea eta “Puxkeka” izenpean aurkeztutako lana izan da antolatzaileen artean bozkatuena. 

Dagoeneko 2015eko Uztailaren 19an Elizondon ospatuko den Baztandarren Biltzarreko kartel lehiaketaren irabazlea aukeratu dute antolatzaileek.

Elizondoko Juan Angel Perotxena da egilea eta “Puxkeka” izenpean aurkeztutako lana izan da antolatzaileen artean bozkatuena.

Lehiaketara 30 lan aurkeztu dira eta Baztandarren Biltzarrak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei

Irabazleak 600 euroko saria jasoko du Baztandarren Biltzarra egunean, uztailaren 19an, hain zuzen.

Bertzalde, aipatu, uztailaren 20tik aitzinerat, parte-hartzaileek beren kartelak berreskuratu ahal izanen dituztela antolatzaileekin harremanetan jarriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun