Ekonomia mintegia krisia gainditzeko logika berrien beharrarekin akitu zuten Baztanen

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 10a, 08:54

Ekonomiaren inguruko jakingarri ugari eskaini ditu Alex Arizkunek mintegian. Utzitako argazkia

Hazitik hozie elkarteak antolatuta, Alex Arizkun ekonomia irakaslea izan dute gidari

Hazitik hoziek antolatutako Baztango ekonomia mintegiaren hirugarren eta azken larunbatean egin zen eta, bertan, bizitzen ari garen alderdi desberdinetako krisiaz aritu ziren. Hala, Alex Arizkun NUPeko ekonomia irakasleak krisi ekonomikoaz gain krisi sozial eta ekologiko bat bizitzen ari garela aipatu zuen. Krisi horiek ezin dira elkarrengandik bereizi eta konponbideak ere hiruei buruzkoa izan beharko du, bertzenaz ez baita egiazko konponbiderik izanen.

Modu horretan aitzineko saioetan krisi ekonomikoari buruz solastatu ondotik, larunbatean, krisi sozialari buruz aritzerakoan joan den mendeko 70. hamarkadan hasitako eskubide sozialen galeraren ondorioz desberdintasun sozialak handitzen ari direla aipatu zuen. Horri elkartasunak gibelerat egin duela gehitu zion eta kohesio soziala arrailtzen ari dela. Halaber, genero desberdintasunak handitzen ari direla erran zuen. Bertzalde krisi ekologikoari buruz lurraren mugak gainditzen ari garela ohartarazi zuen, energia iturriak, hainbat mineral eta lehengai, ura... agortzen ari garela; eta gainera sumideroak gainezkatzen. Krisiari buruz politika neoliberalak nagusitu dira zero defizitaren bila austerirate politikak bulkatuz eta sekulako hondamendi soziala eraginez.

Politika sozialdemokratek laztura sozialari kasu gehiago egiten badiote ere ekonomiaren hazkunde beharrean oinarritzen dira, baina lurraren mugak ikusita hori ez da bideragarria. Hortaz, logika berriak bilatu behar dira. Erronka hor dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun