Hitzaldiak Elizondoko Lanbide Eskolan

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 10:29

Arras ongi baloratu dituzte ikasleek

Elizondo Lanbide Eskolako ikasleak eta irakasleak bigarren ebaluazioan erabat murgilduta daude. Azken aste hauetan, Goi Mailako Finantza eta Enpresen Administrazioko ikasleek eta baita Erdi Mailako Kudeaketa Administratiboko ikasleek ere gai ezberdinetako adituak entzuteko aukera izan dute. 

Alde batetik, urtarrilaren 20an, Jorge Casado Sorozabal Finan­tza aditua izan zuten eskolan. Honek merkatu eta finantzei buruzko solasaldi zabala eta interesgarria egin zuen.  Bertzetik, urtarrilaren 30ean, Gorka Lakuntza izan zuten bisitari, eta honek berriz, Enpresen sustapena eta ekimenaren inguruan hainbat ezagupen orokor eta bizipen pertsonal transmititu zizkien ikasleei.

Ikasleek arras ongi baloratu zituzten hitzaldiak, ikasgelatik kanpo dagoen errealitatea gerturatu baitzitzaien. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun