‘Baztango herriek ere dispertsioari ez’ dinamika

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 10:25

30 bat lagun bildu ziren Erratzuko plazan. UtziTAKo argazkia.

Baztango herriek ere dispertsioari ez dinamika abiatu da, euskal preso politikoek eta beren familiek pairatzen duten dispertsio politika salatzeko. Herriz herri eta hilabetez hilabete eginen den ekimen ibiltaria da. Urtarrileko hitzordua Erratzun izan da.
 
Urtarrilaren 30ean Dispertsioaren bizipenak solasaldia eskaini zuten eta Gari Garaialde argazkilariak Zu ikusteko bidean lana azaldu zuen lixutegian. Ondoren, presoen familiarrek beren esperien­tziak eta kezkak azaldu zituzten.
 
Urtarrilaren 31n Baztango herriek dispertsioari ez! lemapeko elkarretaratzea egin zen plazan, Guardia Zibilaren patruila batek ekitaldia zelatatzen zuela. 
 
Hurrengo hitzordua Arraiozen izanen da otsailean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun