Elurteari aurre egiteko belarra banatu du Ehiza Elkarteak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 10:22

UtziTAKo argazkia.

Elurtea dela eta, otsailaren 7an mendietako orein eta orkatzei belarra botatzen aritu ziren Baztango Ehiza eta Arrantza elkartekoak, Nafarroako Ehiza Federazioaren laguntzarekin. Lehen aldia da honelako ekimen bat egiten dutela Baztango ehiztariek eta 22 fardo belar banatu zituzten Almandoz, Berroeta, Orabidea eta Iruritako mendietan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun