Ekonomia ikastaroa antolatu du Baztanen Hazitik Hozie lan taldeak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 17a, 09:41

Alejandro Arizkun NUPeko ekonomia irakasleak eskainiko du mintegia

Hazitik hoziek, Baztango tokiko garapenerako lan-taldeak ekonomia ikastaroa antolatu du. Alejandro Arizkun Cela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ekonomia irakaslearen eskutik hiru saio eginen dira, otsailaren 21ean, otsailaren 27an eta martxoaren 7an Arizkunenean, 11:00etatik 13:00etara. Izen ematea urririk egiten ahal da hazitikhozie@gmail.com helbide elektronikoan.

Otsailaren 21ean Zientzia ekonomiak zer erakusten eta zer ezkutatzen digu? galderari erantzunen dio Alejandro Arizkunek. Otsailaren 27an Krisi ekonomiko bat dago edo elkar gurutzaturiko krisi aunitz? izanen da erantzun beharreko galdera eta martxoaren 7an Hazkunde ekonomikoari buruz alternatibarik bal al dago?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun