Baztan erreka eta uholdeei buruzko eztabaida-foroa eginen dute otsailaren 19an Balleko Etxean

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 17a, 09:12

Ortzegunean, 19:00etatik aitzinera, hainbat aditu bilduko dira

Baztan erreka eta uholdeak gaiari buruzko eztabaida-foroa antolatu du Baztango Udalak otsailaren 19an, ortzegunean 19:00etan Balleko Etxeko Batzar aretoan eta herritarrak gonbidatu ditu bertan parte hartzera eta bere ekarpenak egitera.

Bertaratuko diren hizlarien artean, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko ordezkariak; Noemí López eta Felipe Román, Kantauriko Ur Konfederazioko ordezkariak; Iñaki Antigüedad, Euskal Herriko Unibertsitateko hidrogeologiako katedraduna; Camino Jaso, biologoa eta erreka eta ur aferetan aditua eta Julia Ibarra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea, erreka eta ur aferetan aditua izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun