Baztango Udalak helduentzako hezkuntzari buruzko saio informatiboak antolatu ditu 15 herrietan

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 18a, 08:30

Otsailaren 18an Amaiurren hasi eta herriz herri eginen dituzte

Baztango Udalak helduentzako hezkuntzari buruzko saio informatiboak antolatu ditu hamabortz herrietan. Saioetan gai hauek landuko dira: helduen alfabetatzea, moduloak, enplegu zerbitzutik eskaintzen diren ikastaro eta lanetarako beharrezkoak diren ikasketak, gazte garaian utzitako ikasketak nola osatu, DBHko tituloa nola atera, oinarrizko konpetentziak eta Mentor gela dira.

Saioak 15 herrietan egingo dira, hauek izango dira egunak, orduak eta tokiak.

Orduak eta tokiak

• Amaiur: otsailaren 18an arratseko 19:00etan Otsondo barride elkartean.

• Azpilkueta: otsailaren 19an arratseko 19:00etan herriko elkartean.

• Erratzun: otsailaren 20an arratseko 19:00etan Lixutegian.

• Arizkun: otsailaren 23an arratseko 19:00etan batzar gelan.

• Elbeten: otsailaren 24an arratseko 19:00etan batzar gelan.

• Lekarozen: otsailaren 26an arratseko 19:00etan eskolan.

• Gartzainen: otsailaren 27an arratseko 19:00etan batzar gelan.

• Iruritan: martxoaren 2an arratsaldeko 17:00etan batzar gelan.

• Zigan: martxoaren 2an arratsaldeko 18:00etan batzar gelan.

• Anizen: martxoaren 2an arratseko 19:00etan herriko elkartean.

• Berroetan: martxoaren 3an arratsaldeko 17:00etan herriko Gure Ametsa elkartean.

• Almandozen: martxoaren 3an arratsaldeko 18:00etan herriko batzarrak egiten diren aretoan.

• Oronoz: martxoaren 3an arratseko 19:00etan batzar gelan.

• Elizondon: martxoaren 4an, arratsaldeko 17:00etan Arizkunenea Kultur Etxean.

• Arraiozen: martxoaren 4an arratseko 19:00etan herriko elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun