Nafarroako euskarazko hedabideak

Komunikabideen aldeko kontzertu bikaina

TTIPI-TTAPA 2013ko mai. 3a, 10:19
Josu INTZIARTE

 

Krisi egoera orokorrean sartuta eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik gabe, han eta hemen dirua lortu beharrean daude eskualdeko euskarazko komunikabideak ere. Honela, apirilaren 13an, musika kontzertu handia antolatu zuten Berriak, Ttipi-Ttapa aldizkariak, Xaloa Telebistak, Xorroxin Irratiak eta Baztango euskalgintzak, Lur aretoaren laguntzarekin. Elizondoko Lur aretoan jendetza bildu zen eta gozatu ederra hartu zuen Pettik, Anje Duhaldek, Erramun Martikorena eta Joxe Anjelek eta Amaia Zubiriak eta Edorta hedatu zuten doinu zirraragarriekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun