Oronozko inauteak eta Erratzuko Gizakundea ospatuko dira

TTIPI-TTAPA 2013ko urt. 17a, 17:10
Epaitu ondotik, erre eginen dute aurten ere Jantzilo Erratzun Artxiboko argazkia

Urtarrilaren 24tik 26rako asteburuan Oronozen eta 26an Erratzun

Baztanen ere, data ofizialei aurre hartzen dieten inauteriak izaten dira. Oronoz-Mugairin, erraterako, urtarrilaren 24tik 26ra ospatuko dituzte.
 
Urtarrilaren 24an, or­tzegun goizean gosaria eginen dute Pierresenea ostatuan. Gosaldu ondotik, Oronoz-Mugairiko baserrietan barna ibiliko dira gazteak. Frantxisko akordeolariarekin. Afaria, berriz, Pierresenea ostatuan eginen dute.
 
Hilaren 25ean, ortzileria goizean gosaria Pierresenea ostatuan eginen dute. Gosaldu ondotik, mozorroak herriko etxeetan barna ibiliko dira eta afaria Pie­rresenea ostatuan eginen dute.
 
Hilaren 26an, larunbatean ere Pierresenea ostatuan gosalduko dute. Goizean herriko azken etxeak bisitatuko dituzte. Eguerdi aldera, Zozaiara joanen dira. Zozaiako buelta egin ondotik, mozorroak herriko ostatuetan barna ibiliko dira.
 
Gauero bezala, Pie­rresenea ostatuan afaldu ondotik dantzaldia izanen dute Frantxisko akordeolariarekin.
 
GIZAKUNDE ARIZKUN ETA ERRATZUN
Erratzuko Kultur Elkarteak eta Jo ala Jok antolatuta Gizakunde eginen da hilaren 26an. Larunbat arratsaldeko 4:30ean Arizkunen merendua hartu eta mozorrotu ondotik, Erra­tzurat kalejiran joanen dira. Jantziloren epaiketa eginen dute ber­tsolariekin eta ondotik afaria elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun