Iruritako ur hornidura sarerako dirulaguntza

TTIPI-TTAPA 2012ko urr. 4a, 16:03

Nafarroako Gober­nuak zenbait udalerriren tokiko azpiegiturak hobetzeko inbertsioak onartu ditu eta horien artean, Iruritan ur horni­durarako Irurita Soluzioaren bigarren faserako 365.194 euroko inber­tsioa egitea onartu du. Horretarako, 278.538 euroko dirulaguntza emanen du Gobernuak. 
 
Ur bilketa be­rria eginen da Iruritari eta egun soluzio horretan da­goen Lekarozi ur-hornidura handitzeko. Aipa­tzekoa da, uda honetan ur-hornidura arazo la­rriak izan dituztela bi herrietan, baita moz­ke­tak eta murriz­ketak ere. Gainera, etorkizunean soluzio honekin bat eginen dute Gar­tzain, Ziga, Zigaurre eta Arraiozek ere.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun