Bi hilabetez itxita egon ondotik udan zabaldu ditu ateak Loizu hiltegiak

Ttipi-ttapa 2011ko ira. 2a, 09:52
Udalak 1997an sortu zuen Iruritan kokatua dagoen Loizu hiltegia. Artxiboko argazkia

Loizu hiltegia SL enpresak hartu du gestioaren ardura

UTZIKERIA
«Loizu hiltegiarekin utzikeria ikaragarria egin da»
Mikel Ortega Udal zinegotzia

DATUA
3 enpresa aurkeztu ziren aitzineko Udalak hiltegiaren kudeaketaz arduratzeko egindako lehiaketara.

Sortu zenetik 14 urte­ra, zer erran franko ematen ari da Loizu hiltegia, eta bi hilabetez itxita ere egona da uda aitzinetik. Uztailean, ordea, berriz zabaldu zituen ateak eta aziendak hil eta puskatzeko zerbi­tzua eskaintzen segi­tzen du. Halere, kudeaketa ez da lehengo berdina. Esku pribatuetan dago aitzineko Udalak horretarako lehiaketa egin ondotik, Loizu hiltegia SL enpresaren esku, hain zuzen.

14 urteko ibilbidea
Udalak 1997an sortu zuen Loizu hiltegia Iruritan, hasi Bortzirieta­tik eta Xareta aldera bitarteko beharrak horni­tzeko. 1993ko Europako hiltegien araudi be­rriak eskualdeko hiltegi ttikiak ixtera behartu zituen eta hutsune hori betetzeko egin zen Iruri­takoa. Hasiera hartan, elkarte mugatuko kide batzuek hartu zuten ges­tioaren ardura, ordu­ko Udalarekin bortz urterako kontratua sinatuz. Baina au­rrei­kusi baino lehenago hautsi zen akordioa. Hiltegia ixteko arriskuaz jabeturik, aitzineko Udalak Baz­­tandarra Kooperatibara jo zuen kudeaketaren ardura eskainiz. Honek eskaintza onartu eta horre­la izan da 2001­az geroztik, hamar urtez.

Enpresa pribatuaren esku
Badirudi, Baztanda­rra Kooperatibaren egoe­ra ekonomikoa ez dela sobera ona, eta hiltegiak gastu haundia sortzen ziolako, kudeaketaren ardura bertan behera uztea erabaki zuen. Ho­rren ondorioz egin zuen lehengo Udalak lehiaketarako deialdia. Hiru eskain­tza aurkeztu ziren lehiaketara, eta Loizu hiltegia SL enpresari esleitu zitzaion hilte­giaren ardura. Lehendik hiltegian ibilitako langileak dira enpresako kideak.

Udal berria
Lehiaketa egin eta aipatu enpresari bortz urterako kontratua egin ondotik, hasi zen udal berria lanean. Mikel Ortega Bilduko zinegotziak aipatu digunez, sartu zirenean, «Loizu hiltegiarekin utzikeria ikaraga­rria» egin dela ikusi zuten, baita «lehengo Udalaren eta kooperatibaren artean desadostasuna dagoela ere».

Tarte horretan, hiltegia bi hilabetez itxita ere egona da, baina uztailean zabaldu zuten be­rriz. «Lehenbailehen hiltegia martxan paratzea izan da gure helburua eta lehengo Udalaren he­rentzia txar hori ahal be­zala konpon­tzen saia­tu gara», dio Mikelek. Bere irudiko, «eskualde mailan hiltegi indartsu bat izatea arras­ garran­tzitsua da eta hori da gu­re­ helburua, eskualdera­ zabal­tzea». Dena den, kudeaketa publikoaren aldekoak dira Bildun: «gure apustua etorkizunean kudeaketa publikora bideratzea da, baina neka­zaritza eta abel­tzain­tzako eragileekin osatuko den batzordean eta herri mailan eztabaidatuz erabakiko da zer egin. Orain­goz hiltegia martxan paratu eta gauzak ongi ja­rri nahi ditugu, azpiegitura aldetik ere gabezia batzuk badirelakoz eta konpondu behar direlakoz».

Mikelen ustez, «gau­zak ongi egiten badira, hiltegiak etorkizun ona izan dezake»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun