Bildutako aztarnak lau hilabetez ikertuko dituzte

Xan Harriague 2006ko ira. 4a, 11:04
Amaiurko gazteluan bildutako aztarnak aztertu beharko dira orain. Xan Harriague

Indusketa lana zehatza izaten da, eta antolakuntza beharrezkoa da. Amaiurko indusketa praktikoan nola eraman duten azaldu digu Aranzadiko kideak.

«Monumentoaren ondoan dagoen goiko plataforman 30 metro luze eta 2 zabalerako zuloa ireki dugu eta pixkanaka, lur geruza guziak altxatu ditugu, kontuarekin eta eskuz, azpian dauden egiturak eta aztarnak ikusi ahal izateko. Paretak oso axalean agertu zaizkigu, ia-ia belarraren azpian, 10-20 zentimetrora. Azpian dauden paretak garbitu eta plano batean kokatu ditugu. Gero, azaltzen diren aztarna guziak, garai hartako hemengo bizilagunek utzitakoak, hainbat animalien hezurrak, hainbat tresna, labanak, aizkoraren bat, eraikuntzako iltzeak, txanpon batzuk… biltzen ditugu, gero aztertuko dira eta errestauratuko dira. Amaiur eat Urdazubi aldeko mendi hegaletan garbiketak egin dira eta gure harridurarako 8 metro altuerako paretak agertu dira, batzutan 20 metro luzekoak ere».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun