Duela 50 urte baino gehiago itxi zen Zigako ostatu zaharra. 1945tik 1946ra soldaduen kuartela izan zen, bertan jangelak, arma gelak eta kartzela izan zituzten. Urte hauen ondotik herriko eskola izan zen. Gaur egun berriz, landetxea da eta laister berriz ere herriko ostatua ere izanen da. Herritarrek ilusio handiarekin hartu dute berria, baita jabeei beraien animoak eta adostasuna erakutsi ere. Bikote gazte batek erosi zuen duela urte pare bat ostatu zaharra. Etxe handia izanik, aterabide aunitz emateko aukera duenez, lehenbiziko solairuan landetxea jarri zuten. Orain, herriari bizitasun gehiago emateko asmoarekin, ostatu zaharraren ateak irekiko dituzte. Emaztea sukaldaria izanik, bertako sukaldaritza izanen du oinarri nagusia. Egunero egonen da irekia, eta joku gela ere izanen du.