Irurita-Elizondo saihesbideaz

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 18:15

Irurita-Elizondo saihesbideko lanen atzerapenak ere eztabaida sortu du Baztango Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren artean. Herrilan Departamentutik, balleko udalari egotzi diote atzerapena, aitzineko korporazioarekin adostutako trazatuan aldaketak sartu dituelako. Florentino Goñi EAko zinegotziak, bere aldetik, «duela urtebete saihesbide horretarako aurrikusiak dituzten hiru alternatibak ofizialki bidaliko zizkigutela erran ziguten eta oraindik ez dira ailegatu» adierazi du. «Nola erran dezakegu zein den onena, informazioa ahoz bakarrik baldin badugu?».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun