Erlauntza abesbatzak kantaldia eskainiko du maiatzaren 18an Sarako elizan

Ttipi-Ttapa 2017ko maiatzaren 15a

Sarako Erlauntza abesbatzak kantaldia eskainiko du herriko elizan, ostegun gauean.

Ostegun gaueko 9etan hasita

Maiatzaren 18an, ostegun gauarekin 9etan, Sarako Erlauntza abesbatzak kantaldi bat emanen du elizan. Sartzea 5 eurotan da, urririk 15 urtez azpikoentzat. Xehetasun gehiagorentzat eta erreserbatzeko, turismo bulegoarekin harremanetan sartu behar da, 05.59.54.20.14 zenbakira deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun