Ibiltariak plazatik abiatuko dira Iturri ederretara igotzeko, gero Atekaleun, ondotik Lizuniagara jautsi, Lizarrietara upatu, eta bukatzeko Larrea deitutako lekutik pasatuz plazara itzuliko dira.
Izen-emateak egunean berean eginen dira goizeko 6etatik 7:15 arte, 10 euroko parte hartzea galdegina izanen da, abiatzeak 07:00 eta 07:30 artean eginen dira. Ibilaldian zehar jateko eta edatekoak banatuak izanen direla aipatu dute antolatzaileek.
Pastiza saltzea eta errebotea
Igande goizeko 9etatik goiti, eskola publikoko gurasoek pastizak salduko dituzte plazan. 10:30ean igerilekuko frontoian errebote partida bat jokatuko dute Donibane Lohitzune eta Zubietako taldeek. Informazio gehiago jaso eta erreserbak egiteko Ipar Euskal Herriko Euskal Pilota Batzordearekin harremanetan sartu behar da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!