Elizondoko Abesbatza Ttikiak kontzertua eskainiko du maiatzaren 5ean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 4a, 09:44
Elizondoko Abesbatza ttikiak, Urdazubi-Zugarramurdiko haurrekin ariko da kantari.

Ortzirale arratsaldeko 6:30ean Sorginen Museoan, Zugarramurdi-Urdazubiko haur eta gaztetxoekin batera

Elizondoko Abesbatza Ttikiak kontzertua eskainiko du maiatzaren 5ean Zugarramurdiko Sorginen Museoan. Ortzirale arratsaldeko 6:30ean hasiko den emanaldian, Zugarramurdi-Urdazubiko haur eta gaztetxoak izanen ditu lagun kantari, trikitixan eta panderoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun