Helburua, ikasleen autonomia sustatzea izan da euren irteeretarako botikina prestatuz eta lehen sorospenei buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratuz. Horretarako, lehen sorospenetarako botikin bat prestatu behar izan zuten DBHko ikasleek. Martxoan eskolarekin eskiatzera joatekoan zirenez, Aste Txurirako botikina prestatu zuten. Honela, produktu bakoitza eta bere argibideak aztertu behar izan zituzten, istripu bat gertatuz gero arduraz jokatzeko. Honekin batera, produktuan agertzen diren argibideak jarraitzeak duen garrantziaz hausnarketa egin behar izan zuten.
Erran bezala, lehiaketa honen lehen edizioan Pablo Irazoki Olaizola ikasleak, bigarren saria irabazi zuen. Ikasleak gustora aritu ziren beraien lanak egiten eta eskerrak eman nahi izan dizkiote Miren Oiartzabaleri emandako laguntzarengatik.