Hatsaren Poesia Eguna ospatuko dute apirilaren 2an Senperen

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 30a, 15:37
Urtero urtero, Euskal Herriko olerkariak biltzen ditu Hatsaren Poesia Egunak.

Hemeretzigarren edizioa beteko du Larraldean eta Hatsaren Poesia 2017 liburua aurkeztuko dute 

Apirilaren 2an, Hatsaren Poesia egunaren hemeretzigarren edizioa ospatuko da Senpereko Amotze auzoko Larraldean. Poesia zaleak bilduko duen besta izanen da, euskarazko olerkizaleak. Hortaz, igandean 16:00etan, ‘Hatsaren Poesia 2017’ liburua aurkeztuko da, Graxi Solorzanoren sar-hitzarekin.

 

114 idazleren lanak biltzen dituen liburua aurkeztu ondotik, 16:30ean Agurtzane Anduerazk prestatutako ‘Zazpiurtetakoak biluzten’ ikusentzunekoa eskainiko dute, Maddi Zubeldiaren laguntzarekin eta musika izanen da Ennio Cantella Anduezaren soinuarekin eta Maddi Anduezaren bioloiarekin. 17:00etan ‘Hatsaren olerki bustiak 2017’ olerki errezitaldia eta proiekzioa eskainiko dute.

 

Olerkarien Eguna

Bertzalde, aurten ere, zazpigarren aldikotz, Olerkarien eguna ospatuko da. Nornahik, apirilaren 2a eta ekainaren 30a artean, egitura dezake olerki ekitalditxo bat, nonahi, pertsonalki edo bere lagunekin. Hatsa elkarteak lotura bat egingo luke 'Olerkarieneguna' ren blogearen bitartez . (Ikusi http://olerkarieneguna7.blogspot.fr/

Ekimen honeri hastapen bat emateko, apirilaren 2an larunbatean, zonbait olerki irakurtzeko bai eta Lastozko ihesgunetan bideo poetikoa ikusteko, eskualdeko poesizale guzieri elkarretaratze bat proposatua da, Larraldean, arratsaldeko 5etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun