XII. Sara Korrika trail eta mendi martxa eginen dituzte martxoaren 26an

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 22a, 08:06
Korrikalariek 22 kilometra luzeko ibilbidea osatu beharko dute.

22 kilometra luze eta 1.595 metroko desmaila positiboa duen lasterketa egin beharko dute kirolariek

Martxoaren 26an Sarako lasterketa elkarteak 12. Sara korrika trail antolatuko du. 22 kilometrako lasterketa honek 1.595 metroko desmaila positiboa du. Korrikalariak goizeko 9etan abiatuko dira plazatik, Larrun aldera joateko, puntu gorena 873 metrotan da Larruneko arditegian, gero Olhaineruntz jausten dira eta plazan bukatzeko.

 

Duela zenbait urte orain, egun berean mendi martxa bat antolatzen dute ere, 15 kilometrakoa, ibiltariek korrikalariak sustengatzen ahal dituzte kontrako zentzuan ibiltzen baitira. Martxarentzat izen emaiteak egunean berean egiten dira goizeko 7etatik goiti, 5 euroko parte hartzea galdegina da. Abiatzeak 07:30 eta 08:30 artean eginen dira plazatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun