Jean Rondeau pianojoleak kontzertua eskainiko du agorrilaren 4an Senperen

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 1a, 07:31
Jean Rondeau pianojolearen inguruan goi mailako kontzertua antolatu dute ortzegun arratsean Senpereko Larrekon.

Larreko gelan, ortzegun arratseko 9etan

Jean Rondeau pianojolearen inguruan goi mailako kontzertua eskainiko da Senpereko Larreko gelan agorrilaren 4an, ortzegunean 21:00etan. Miarritzeko piano klasikoa nazioarteko festibalaren zazpigarren edizioaren karietarat iraganen da hitzordu hori. 

 

Agorrilaren 19an, 19:30ean, beti ere Larrekon Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiaz gozatzen ahalko da, gan den urtean bezala, Donostiako Hamabostaldia sailarekin elkarlanean. Sartzeak 3 eta 15 euro artean. Agorrilaren 26an, 19:30ean, Terranova eta Easo koroak entzuten ahalko dira Jondoni Petrikari elizan. Sartzeak 3 eta 15 euro artean. Azkenik irailaren 8an, musikari gazteen emanaldia eginen dute Ravel Academia sailaren kari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun