Arno eta arno artean, tokiko hainbat produktu ere dastatu ahal izango dituzte: xingarra, gasna, txokolatea eta biskotx ttipiak. Ikusgarria Ipar Euskal Herriko sor marka guziek bat eginik babestua da: Ossau-Iraty, Ezpeletako Biperra, Kintoa Xingarra eta Irulegiko Arnoa.
Sarrerak salgai www.etxauzia.eus web gunean: ardo dastaketa, afaria, ikuskizun artistikoa: 15 euro. Ikuskizunaren ideia bat egiteko: www.hordagoardoa.com
Etxauzia Nafartarren Etxea egitasmotik dioenez, “gure asmoa Etxauzia Gaztelua erostea da, bertan Ipar Euskal Herri barnealdea biziarazteko proiektua gauzatzeko. Ekimen honekin, hori lortzeko abiatu dugun kanpainari ekarpena eginen diogu”.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!