Laxoa txapelketan lehen itzuliko errekuperazio partidak jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 9a, 09:58
Doneztebeko Bear-Zana plazan partida ikusgarriak jokatu zituzten.

Irurita Biek taldeak bere partia galdu duen arren, bi multzotan iruritarrak dira sailkapen buru

Asteburuan Baztan-Errekako XXXVIII. Laxoa Txapelketako bi partida bakarrik jokatu dira, baina biak ere hagitz partida ederrak eta lehiatuak, batez ere Doneztebeko bi taldeen artean jokatu dena.Irurita Biek taldeak lehenbiziko partida galdu egin du. Hala ere, sailkapenean Iruritako bi taldeek beren multzotan buru jarraitzen dute. Lehen itzuliko itzuliko partida bakarra jokatu gabe gelditu da: Arraioz Sagardia-Doneztebe Titi.

1.MULTZOA

Doneztebe Zarbonet – Doneztebe Apeztegia: 8 – 9

 

2.MULTZOA

Doneztebe The Moment – Irurita Biek: 9 – 6

 

 

Donezt. Zarbonet (F. Ganboa-K. Ezkurra-L.M. Apezetxea-J.Mª Zabala) 8

Donezt.  Apeztegia (J. Apeztegia-R. Etxebeste-I. Santesteban-J. Juanena) 9

Markagailua: 0-2, 4-2, 4-6, 6-6, 7-7, 8-8, 8-9.

Iraupena: 2 ordu eta erdi.

A zer partida! Bear Zana plazan zeuden ikusle guztiek disfrutatu egin zuten partida honekin: giro beroa eta polita, joko maila ona eta emozioa izan ziren nagusi. Partida erabaki zuen azken jokoan gainera sekulako lehia izan zen, joko luzea, hainbertzetan a dos egon zirelako. Jokalariren bat ezin nabarmendu, zortziak ongi aritu zirelako; Ganboa sakalariak azken txanpan jaitsiera txiki bat izan zuen eta agian hortxe erabaki zen partida.

 

Doneztebe The Moment (P.Vertiz – J. San Miguel– J.Arraztoa –J. Vertiz) 9

Irurita Biek (J. Azkarate - J. Urtasun – G. Etxenike – I. Etxandi) 6

Markagailua: 3-0, 3-1, 4-1, 4-2, 5-2, 5-6, 9-6.

Iraupena: 2 ordu.

Doneztebeko taldeak, nahiz eta partidaren erdialdean beherakada bat izan, merezimendu osoz irabazi zuen; pilotari abiadura handiagoa eman zion eta azken txapara fisikoki hobe ailegatu zen. Hala ere, iruritarrek berriz ere aurten kontutan hartzeko talde bat dela erakutsi zuten. Doneztebeko taldean Julen San Miguel txapelketa osoa titularra bezala arituko da, azken urteotan Koldo Legarra numero bezala aritu den jokalaria lesionatuta dago  eta. Bigarren multzo honetan lehenbiziko postuetan sekulako berdintasuna dago.

 

SAILKAPENA

1.MULTZOA

Jokatuak

Irabaziak

Galduak

Alde

Kontra

PUNTUAK

1. IRURITA MIGUELENE

4

3

1

34

24

9

2. DONEZ. APEZTEGIA

4

3

1

32

24

8

3. DONEZ. ZARBONET

4

2

2

28

31

5

4. ARRAIOZ SAGARDIA

3

1

2

20

25

3

5. DONEZTEBE TITI

3

0

3

17

27

2

  

2.MULTZOA

Jokatuak

Irabaziak

Galduak

Alde

Kontra

Puntuak

1.IRURITA BIEK

4

3

1

33

23

9

2. DONEZT. THE MOMENT

4

3

1

32

21

8

3. DONEZTEBE AVIA

4

2

2

30

28

7

4. DONEZTEBE MIKELO

4

1

3

27

35

4

5. OIZ KOKOETXEA

4

1

3

18

33

2

 

6. JARDUNALDIA:

1.MULTZOA:

Arraioz Sagardia – Doneztebe Zarbonet, larunbatean 11:30ean.

Doneztebe Titi – Irurita Miguelene, igandean 18:00etan.

Atsedena: Doneztebe Apeztegia

 

2.MULTZOA:

Doneztebe Mikelo – Doneztebe Avia, larunbatean 17:00etan.

Irurita Biek – Oiz Kokoetxea, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Doneztebe The Moment        

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun