Laxoa txapelketa honetako partidarik luzeena eta laburrena jokatu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 3a, 07:37
Lehen itzulian jokatu gabe gelditu diren partidak jokatuko dituzte datorren asteburuan.

Bi partida bertzerik ez dira jokatu asteburu honetan

Baztan-Errekako 38. Laxoa txapelketako bi partida bertzerik ez dira jokatu asteburu honetan. Hain zuzen, edizio honetan orain artean jokatu diren laburrena (Oizen, Oiz Kokoetxeak 2-Doneztebe The Moment-ek 9, ordu eta laurden) eta luzeena (Donezteben, Doneztebe The Moment-ek 8-Irurita Miguelenek 9, hiru ordu) izan dira.

 

Oiz Kokoetxea (I.Zelaieta – A.Saldias-I.Mendiola-G.Zelaieta) 2

Donezteb. The Moment (P.Vertiz – J. San Miguel–J.Arraztoa–J. Vertiz) 9

Markagailua: 1-0, 1-7, 2-7, 2-9.

Iraupena: ordu bat, 15 minutu.

Oizko plazan jokatzen diren partida gehienetan bezala, joko azkarra eta bizia ikusi ahal izan zen. Zelaieta gaztea gero eta hobe ari da, ederki moldatzen ari da helduen txapelketan; lau koartoek protagonismo handia izan zuten kintze ikusgarriak jokatuz, baina aipagarriena San Miguelek pilotari eman zion abiadura izan zen.

 

Doneztebe Mikelo (J.Juanena - X.Ibarrola - U. Sapuppo – J.Etxebeste) 8

Irurita Biek (J. Azkarate - J. Urtasun – G. Etxenike – I. Etxandi) 9

Markagailua: 0-1, 3-1, 3-2, 4-2, 4-3, 5-3, 5-4, 6-4, 6-5, 7-5, 7-6, 8-6, 8-9.

Iraupena: 3 ordu.

Doneztebeko taldeak ez zuen merezi partida hau galtzea; kintze baten faltan egon zen 9 eta 6 irabazteko eta gero ere aukera anitz izan zituen bi puntuak eskuratzeko. Iruritarrak lehenbiziko eta azken jokoan bakarrik aitzindu ziren markagailuan. Zortzi jokalarien artean, Juanena hoberena; aspaldi ez zuen horrelako partidarik jokatu, ia-ia dena egin zuen ongi, sakatu, errestatu, taldea agindu eta antolatu. Iruritarrek, berriz ere talde sendoa dela erakutsi zuten, bakoitzak bere lana ongi betetzen. Erne aurten talde honekin.

 

SAILKAPENA

1.MULTZOA.

Jokatuak

Irabaziak

Galduak

Jokuak Alde

Jok. kontra

PUNTUAK

1. IRURITA MIGUELENE

4

3

1

34

24

9

2. DONEZ. APEZTEGIA

3

2

1

23

16

6

3. DONEZ. ZARBONET

3

2

1

20

22

4

4. ARRAIOZ SAGARDIA

3

1

2

20

25

3

5. DONEZTEBE TITI

3

0

3

17

27

2

 

2.MULTZOA

Jokatuak

Irabaziak

Galduak

Alde

Kontra

PUNTUAK

1.IRURITA BIEK

3

3

0

27

14

8

2. DONEZTEBE AVIA

4

2

2

30

28

7

3. DONE. THE MOMENT

3

2

1

23

15

6

4. DONEZTEBE MIKELO

4

1

3

27

35

4

5. OIZ KOKOETXEA

4

1

3

18

33

2

 

ASTEBURUKO ERREKUPERAZIOKO PARTIDAK

(Egunak eta orduak oraindik zehaztu gabe)

1.MULTZOA

Arraioz Sagardia – Doneztebe Titi

Doneztebe Zarbonet – Doneztebe Apeztegia

 

2.MULTZOA

Doneztebe The Moment – Irurita Biek

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun